2013/04/15

2013ko apirilaren 11ko Batzordea

Gaurko batzordean parte hartzaile ugari egon dira. Gainera 16 kasu aurkeztu dituzte gizarte langile eta medikuek; hori dela eta, batzorde konplexua izan da gaurkoa. Ahozko azalpen guztiak euskaraz egin dituzten arren, euskara hutsean idatzitako txostenak 4 izan dira. Beste bi txosten erdizka egin dira euskaraz eta 10 gaztelaniaz. Beraz, euskaraz % 25, elebitan % 12 eta gaztelaniaz % 65. Aste biko oporren ostean beti izaten dugu beherakada bat, beraz, datorren asterako gora egitea espero dugu.

Akatsak eta hiztegia

Akatsak:

- *Zainketak onak ez zirela susmoa dugu = Zainketak onak ez zirelako/ziren susmoa dugu.
Egitura mota hauetan oso ohikoa da halako akatsak egitea: gaztelaniazko "izena + de que" egitura egiteko (adib.: la sospecha de que, el rumor de que, la noticia de que...) euskaraz bide bi ditugu -en edo -lako (txarto zainduta dagoelako zurrumurrua / txarto zainduta dagoen zurrumurrua).

Hiztegia:

- Ataxia = Ataxia (ataxia de la marcha = ibileraren ataxia)
- Barrera arquitectónica = arkitektura-oztopo (etxebizitzak hainbat arkietktura-oztopo ditu)
- Bipedestación = Zutik egon/jarri (bipedestación con ayuda = laguntzarekin zutik jartzeko gai)
- Condiciones insalubres = Egoera osasungaitza
- Convulsión = Konbultsio (crisis convulsivas secundarias = bigarren mailako konbultsio-krisiak)
- Incontinencia = inkontinentzia, ihesa (incontinencia urinaria = gernu-ihesa, gernu inkontinentzia)
- Insomnio = Insomnio
- Insuficiencia = gutxiegitasun (insuficiencia cardiaca = bihotz-gutxiegitasuna)
- Maniobra RCP = BBB (bihotz-biriketako bizkortzea)

Esamoldeak:

- Coger con pinzas (esa valoración está cogida con pinzas) = *balorazio hori pinzekin hartuta dago.
Erdarakada hori egiteko beste egitura hauek proposatzen ditugu: balorazioa hori zalantzazkoa da; balorazioa azaletik eginda dago; balorazioa gehiago aztertu behar da; balorazioa ez dago oso ondo eztertuta...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina