2013/06/19

2013ko ekainaren 14ko Batzordea

Joan den astekoaren antzera, gaurko batzordea ere pozgarria izan da oso euskalduna izan delako. 13 kasu aurkeztu dituzte eta bat izan ezik ahozkoan denak aurkeztu dira euskaraz. Idatzian 7 euskaraz idatzi dira (%54), eta 6 gaztelaniaz (%46). Hona hemen zalantzak:

Hiztegia:

- Alojamiento con apoyos especiales = Ostatua laguntza bereziekin
- Carcinoma = Kartzinoma
- Crisis de ansiedad = Antsietate-krisi
- Estreñimiento = Idorreria
- Fémur = Izterrezur (eskuin izterrezurreko haustura)
- Grúa = Garabi (garabia behar dute transferentziak egiteko)
- Incontinencia urinaria = Gernu-ihes (inkontinentzia)
- Intentos autolíticos = Saiakera autolitikoak
- Medidas cautelares = Kautelazko neurriak
- Memoria a corto plazo = Epe laburreko oroimen (epe laburreko oroimena kaltetuta dauka)
- Memoria a largo plazo = Epe luzeko oroimen
- Orden de alejamiento = Urruntzeko agindu (epaileak urruntzeko agindua jarri du)
- Trastorno afectivo no especificado = Zehaztu gabeko afektibitate nahasmendu
- Trastorno esquizoafectivo = Nahasmendu eskizoafektibo
- Trastorno generalizado del desarrollo = Garapenaren nahasmendu orokor
- Trastorno límite de la personalidad = Mugako nortasun-nahasmendu
- Trastorno narcisista de la personalidad = Nortasun nartzisistaren nahasmendu
- Trocánter mayor = Trokanter handia
- Vegetativo/a = begetatibo (gaixoa egoera begetatiboan dago)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina