2013/06/10

2013ko ekainaren 6ko Batzordea

Gaurko batzordea historikoa eta ospatzekoa izan da aurkeztutako 13 kasuetatik 8 euskaraz idatzita egon baitira (%61) eta 5 gaztelaniaz (%39). Beraz, oso pozgarria izan da kasu kopurua ikusita, hainbeste txosten euskaraz idatzita ikustea. Hona hemen azaldu zaizkigun zalantzak:

Hiztegia:

- Acoger = Abegi egin (abegi-familia batekin bizi izan da beti)
- Apoyo = Laguntza (ez dauka inongo laguntzarik)
- Centro de promoción de la autonomía personal = Autonomia pertsonala sustatzeko zentro
- Convalecencia = Susperraldi (Suspertzeko Zentroa da egokiena)
- Degeneración macular = Makulako endekapen (makulako endekapenagatik ikusmena galtzen ari da)
- Demencia primaria degenerativa = Endekapenezko lehen mailako dementzia
- Discapacidad intelectual = Adimen-desgaitasun
- Enfermedad renal = Giltzurruneko gaixotasun
- Estabilizar = Egonkortu (bere egoera oraindik ez dago egonkortuta)
- Exclusión social = Gizarte-bazterkeria (bazterkeria egoeran dago)
- Ordinario = Arrunt (espediente honek bide arrunta jarraituko du)
- Pérdida de visión = Ikusmenaren galera
- Trastorno bipolar = Nahasmendu bipolar
- Trastorno depresibo crónico = Nahasmendu depresibo kroniko
- Trombosis venosa profunda = Bena-tronbosi sakona
- Voluntariedad = Borondatezkotasun (Ez du borondatezkotasuna adierazi)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina