2012/12/04

Euskadiko irisgarritasunaren mapa, Arartekoaren eskutik, datu libreekin


Euskadiko Arartekoaren instituzioak gehigarri bat jarri du bere webgunean: Arartekoaren mapak. Turismo guneak, garraioak eta liburutegi erabilgarriak kontsultatzeko mapekin hasi dira, baina herritarren ekarpenekin eta eguneraketa gehigarriekin gehiago ematera espero dute aurrerantzean. Bai ekarpen horiek zein orain arte kargatuturiko puntuak datu irekiak dira.
Tokiak, irisgarritasunaren arabera daude markatuta, eta gutxitasun fisikoaren arabera datuak desberdinak izan daitezke. Adibidez, mapa honetan, Eibarko zenbait garraiobide geltoki agertzen dira (irudia handi).
Adibide horretan, AmaƱako tren geltokia, zoritxarrez, ikono gorriz ikusten dugu: ez da irisgarria. Ardantzako geltokia berriz, “erabilgarria” da gutxitasun fisiko baten kasua (kode horia, pertsona bat moldatu daitekeela adierazten du horrek), eta ikusizko eta entzunezko gutxituentzat “irisgarria” (kode berdea, irisgarritasun estandar optimoak betetzen ditu, beraz).
Toki bakoitza irekita dago iruzkin eta informazio gehigarria jasotzeko, erabiltzaileak e-postaz, Twitter edo Facebook bidez konektatu daitezke informazioa osatzera.
Erabilitako datu guztiak irekiak dira eta hemendik jaitsi daitezke.
Proiektua software librearekin egin da eta hau ere eskuragarri jarri du Arartekoaren instituzioak, Github biltegi honetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina