2012/12/14

Zelan idazten dira legeen izenak?

Euskaraz bi era ditugu legeak idazteko: bata, legea izenburuan edo tituluan agertzen denean; bestea, legea testu baten barruan agertzen denean, egitura luzeago baten zatia denean.

1- Legea izenburua denean:

Gaztelaniaz:
   Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales.
Hurrenkera: 1-  Legea  //  2- Data //  3- Zeri buruzkoa
Euskaraz:
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa
  Hurrenkera: 1- Legea //  2- Data  // 3- Zeri buruzkoa

2- Legea testu barruan idazteko:


Gaztelaniaz:
   De acuerdo con la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales....
Hurrenkera: 1-  Legea  //  2- Data //  3- Zeri buruzkoa
Euskaraz:
   Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearekin bat etorriz...
   Hurrenkera: 1- Zeri buruzkoa // 2- Data // 3- Legea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina