2012/12/03

Paziente baten eskerrona adierazteko eskutitza

Kaixo lagunak:

Nire historia, zuek esaten duzuen moduan, paziente kroniko baten historia da.
Aspaldi munstrotzat jo ninduten eta ez zidaten etxetik irteten uzten, lotsatu egiten ziren. Gero, zorionez, gauzak aldatu egin ziren. Gaur etxetik irten naiteke, ez naiz arraroa. Baina mingarria da, zeren nik korrika eta jauzika ibili nahi dut, besteen moduan. Irteten naizenean eta nire lagun Gaztelaniarekin topatzen naizenean, zelako inbidia ematen didan! oso ondo tratatzen baitute denek. Frantses izena duen nire auzokoa ere oso ona da jarduera guztietan. Nik badakit zaila dela niretzat jolas guztietan parte hartzea, baina nahi nuke, behintzat, baztertua ez izatea. Nire egoera ez da hain txarra. Beste batzuk ez dira irten ere egin etxetik eta uste dut bertan hilko direla. Ni bizirik nago eta aurrera egin dut. Zortea daukat zeren batzuentzat garrantzitsua naiz, maite naute eta horrek lagundu egiten dit. Zuetako askok ondo zaindu nauzue eta gaur, nire Nazioarteko Egunean, zuen zainketak eskertu nahi dizkizuet, nire ongizaterako ezinbestekoak diren zainketak, nire bizi-kalitatea eta maite nautenen bizi-kalitatea hobetzeko.

ESKERRIK ASKO BIHOTZ-BIHOTZEZ:
- zuen seme-alabengana hurbiltzeagatik
- ni ezagutzeagatik edo, behintzat, niregana beldurrik gabe hurbiltzeagatik
- zuen pazienteekin ahalegintzeagatik
- defendatzeagatik
- leku guztietara lotsarik gabe eramategatik

Besarkada handi bat

Iz. : Euskara, Europako hizkuntzarik zaharrena

ABENDUAREN 3A, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina