2013/03/19

Mari Cruzek hurrengo egunetarako agenda bidali digu

AGENDA: MARTXOA

19 / ASTEARTEA, 20:00, "Pisukideak"
antzezlana Erandioko azoka zaharrean
Sarrera doan da eta Korrika kulturalaren barruan.

21 / OSTEGUNA, 19:30,
Ramon Saizarbitoria idazlearekin Martuteneeleberriaz berba egingo dugu
Algortako Aldai Patronatuan, Uribe kostako irakurzaleen txokoak antolatuta.


22 / OSTIRALA, 13:30, Korrika 18 Getxora helduko da,
informazio guztia hemen.

22 / OSTIRALA, 19:00, Pako Aristiren hitzaldia: Independentzia, ondorengoei utzi beharko geniekeen herentzia
Villamonte kultur etxean, Antolatzailea: Bolivartiar Ikaskuntza Elkartea.

24 / IGANDEA, 9:45, Korrikaren Baionako jaira
joateko autobusa Algortako VVetan
Autobusak 12€ balio du, izena emateko aek-ko euskaltegietan (lauaxeta@aek.org).

24 / IGANDEA, 18:00, "Teleipuina" txotxongilo-ikuskizuna familientzat, Areetako Andres Isasi musika-eskolan
(3 urtetik gorakoentzat) Ikuskizuna txotxongiloen eta aktoreen artean agiten dute, eta publikoaren parte-hartze aktiboa eskatzen du. Protagonistak, Toni La Salek, telebista digitalaren mundura egokitu behar du, baina apur bat nahastuta dago: seinalea trafiko-seinaleekin nahasten du, eta ez daki oso ondo LTD delakoa aparatua edo intsektizida den. Prezioa: 4€. Getxo Kultur Etxeak antolatuta.


24 / IGANDEA, 18:00, "Babia" familientzako antzezlana Leioako Auditoriumean
Ganso & Cía konpainiaren eskutik. Sarrera: 5 €.

27 / ASTEAZKENA, Etxalarko berbalagunon asteburu pasan izena emateko azken eguna
Euskal Herriko berbalagunentzako asteburua antolatzen ari gara Etxalarren, hemen informazio guztia.


APIRILA

10 & 11 / ASTEAZKENA & OSTEGUNA, Lorenzo Rojo bizibidaiariaren diaporamak Romon eta Algortan.
http://munduanbarrena.blogspot.com.es/ blogean irakurri ahal dituzue Lorenzoren kronika ederrak

26 / OSTIRALA, "Ni gaztea nintzenean" narrazio lehiaketan lanak entregatzeko azken eguna
Kultur Leioak antolatuta. Oinarriak hemendik jaitsi ahal dira.

Oso ondo segi eta gogoratu,
dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!
EGIZU Getxo Euskaldun Elkartea
619 935 541 // www.egizu.org

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina